XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Maria guciz santa esqueñi eguiozu Aita Beticoari Jesu Cristoren odol chit baliotsua, nere animagatic, purgatorioco anima bedeincatuacgatic, Eliza Ama Santaren premiacgatic, pacatarien ondueragatic, eta mundu guciagatic.

Orain errezatuco dira iru Gloria Patri, Jesu Cristoren odol guciz baliotsuari: Agur Maria bat Dolorezco Maria chit santari, eta Requiem aeternam bat, purgatorioco animacgaitic (1) Aita Saindu Leon XII-garrenac 1827-garren urteco Marchoaren 3,-an emanquidatu citun biotz damuarequin irugarren oracio eta escaera gucia errezatzen duten guztientzat, eta erregutzeagatic apur batez Aita Sainduaren intencioraco iru eun eguneco barcamenac egunen beiñ. Barcamen osoa illaren azqueneco iru egunetaco baten errezatu ondoren confesatu comulgatu, Eliza edo otoiztegui aguirico bat bisitatuz, eta erregutzearequin apurcho batez aita Sainduen intencion araberara.

Aita Beticoa esqueintzen dizugu Jesusen odol guciz baliosua, issuria gugatic aimbeste ongui-nai eta oñacequin, bere escuyeco escuco zauritic; eta bere merecimentu eta bertuteacgatic, erregutzen diogu Zure Aundientza edo Magestade Jaungoicozcoari,(...).